Gizartea -

Gipuzkoako ikastolen jaia

Pasaia-Lezok Kilometroak 2010 hartuko du gaur

Sei kilometro eta bost gune ditu Pasaia-Lezo Lizeoak prestatutako ibilbideak. Besteak beste, Esne Beltza, Governors eta Gose taldeek kontzertua entzuteko aukera dute. Jarraian, egitaraua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, urriaren 3an, Pasaia-Lezok Gipuzkoako ikastolen aldeko jai handia hartuko du ''Hona bostekoa'' lelopean. Pasaia-Lezo Lizeoak antolatu du aurtengo Kilometroak 2010.

Ibilbideak sei kilometro eta bost gune ditu: Arraintoki Saldise, Darieta, Amunttene, Urrullo eta Algeposa.

Goizeko bederatzi eta erdietan irekiko dute zirkuitua eta, arratsaldeko zazpi eta erdiak arte, hamaika ekitaldi izango dira bertan.

Kontzertuak

Kontzertu eskaintza zabala izango da Pasaia-Lezon bihar igandean. Musika jaun ta jabe izango da bigarren eta bosgarren guneetan.

Lehenengo gunean, adibidez, Anje Duhalde (16:00) eta Gozategi (17:30) arituko dira. Bigarrenean, Darietan, Des-kontrol taldearen kontzertua bertan behera geratu denez, Governors taldea izango da bertan (11:30) zuzeneko indartsua eskaintzen. Gune berean, Ze Esatek (13:00), Gose (14:30), Naizroxa (16:00) eta Yelow Page (17:30) taldeek ere joko dute. Hirugarrenean, Amunttene izenekoan, Kupela (16:00) eta Triki Ta Ke (17:30) egongo dira. Amaitzeko, bosgarren guneak Gasteizko Betagarri eta Esne Beltza taldeen zuzenekoak hartuko ditu, 15:00etan eta 17:00etan hurrenez hurren.

Haurren txokoa

Lagunekin, familiarekin eta haurrekin euskal giroan gozatzeko egun aproposa izango da Kilometroak 2010.

Haurrei zuzendutako ekitaldi nagusiak honakoak dira: Txan Magoa (1. gunea, 13:00), Betizuak diskofesta (3. gunea, 12:00), Hipo eta Tomax pailazoen ikuskizuna (3. gunea, 14:30) eta Poxpolo eta konpainia (4. gunea, 10:30).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea