Gizartea -

Ez da kale-indarkeria kasua

48 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon hiru kontainer erretzeagatik

Poza kalean izan da sutea eta handik gertu atzeman dute gizonezkoa. Esku biak edukiontzi baten barruan zituen, eta pizgailu bat eta paper zatiak zeramatzan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako agenteek 48 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizean Bilbon, kalte-delitu bat egotzita, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Goizeko 07:30 aldera, Poza kaleko 50 eta 65 zenbakien artean edukiontzi batzuk sutan zeudela jakinarazi diote Ertzaintzari.

Agente batzuk inguruak miatzen hasi dira, eta Autonomia eta Carmelo Gil Doktorearen kaleek bat egiten duten lekuan, agenteek gizon susmagarri bat atzeman dute. Besoak edukiontzi baten barruan zituen, eta pizgailu bat eta paper zatiak zituen eskuetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea