Gizartea -
Zirkulazioa
A-15 autobidea itxi dute Hernanin, kamioi batek su hartu ostean
Antza, sutea kamioiaren atoian piztu da. Ibilgailuen zirkulazioa Hernaniko herrigunetik eta kamioiena N-1 errepidetik bideratzen ari da Ertzaintza.
Agentziak | Erredakzioa
A-15 autobidea itxi dute goizeko10:00ak aldera, Hernani parean, Donostiako noranzkoan, kamioi baten atoiak su hartu ostean.
Ertzaintza ibilgailuen zirkulazioa Hernaniko herrigunetik eta kamioiena N-1 errepidetik bideratzen ari da.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, kamioiaren gidaria onik atera da eta suhiltzaileak atoiaren sugarrak 10:45erako itzali dituzte. A-15 autobideko errail biak itxi behar izan dituzte, Donostiako noranzkoan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea