Gizartea -
Gertakaria
Abioi bateko gidaria hil da Albaceten, desfile militarraren ostean
Ezbeharra 12:09an izan da, Llanoseko Aire Basean (Albacete), pilotua lurreratzeko maniobrak egiten hasi denean.
Agentziak | Erredakzioa
Eurofighter borroka abioiak behea jo du Albaceteko haren basean, Hispanitearen Eguneko ekitaldietan Madrilen parte hartu ostean, itzultzen ari zela, eta pilotua, Borja Aybar Aire Armadako kapitaina, bertan hil da.
Kapitaina Aireo Armadako 61. Promozioaren parte zen, Defentsa Ministerioak jakitera eman duenez. Istripuaren arrazoiak ikertzen ari da.
Ezbeharra 12:09an izan da, Llanoseko Aire Basean (Albacete), pilotua lurreratzeko maniobrak egiten hasi denean, ministerioak azaldu duenez.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea eta Maria Dolores de Cospedal Defentsa ministroa Albaceteko basera joan dira, istripuaren nondik norakoak gertutik ezagutzeko.
Hispanitatearen Eguna ospatzeko erregea agurtu ostean hartu dute Albaceterako bidea, Madrilgo Castellanako pasealekuan Indar Armatuen desfilea egin eta gero.