Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizonezko batek bikotekideari eraso egin dio Durangoko jaietan

Emakumezkoa Gurutzetako ospitalean dago. Ertzaintzak erasotzailea atxilotu du.

Sexu-erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute Durangon

1:04

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko batek bikotekideari eraso egin zion atzo Durangon, herriko jaiak hasi eta gutxira, Udalak jakinarazi duenez.

Ertzaintzak gizonezkoa atxilotu zuen eta gertakaria indarkeria matxista kasu gisa ikertzen ari da.

Emakumea Durangoko osasun zentrora eraman zuten hasieran eta Gurutzetako ospitalera ondoren. Behaketan dago.

Udalak bere baliabide psikologiko, juridiko, ekonomiko eta asistentziakoak biktimaren eskura jarri ditu.

Plataforma Feministak deituta, eraso matxista gaitzesteko elkarretaratzea egin dute gaur iluntzean Andra Marin. Horrez gain, manifestazioa egingo dute gauerdian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Gizartea bideoak Durango Gaurko azken ordukoa