Gizartea -

Errioxa

Helikopteroak eta hegazkinak berriz ere lanean, Ezkaraiko sutea itzaltzeko

Urriaren 12an, gauez, detektatu zuten sutea. Jada lortu dute zati bat itzaltzea, baina oraindik aktibo dago beste parte bat.

Sutea
Sutea
Ezkarain piztutako sutea, kontrolpean

1:44

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Helikopteroak eta hegazkinak hasiko dira berriz ere lanean larunbat honetan Ezkarain (Errioxa), Posadas herrizkan piztutako sutea erabat itzaltzeko. Hala, aurreikuspenen arabera, zazpi helikoptero eta lau hegazkin izango dira bertan.

Jada lortu dute zati bat itzaltzea, baina oraindik aktibo dago beste parte bat, lanean dauden taldeetako iturriek jakitera eman dutenez. Hala ere, oraindik ez dute eman erretako azaleraren inguruko daturik.

Errioxako Gobernuak ohar baten bidez azaldu dutenez, lanean dira lau laguntza-talde, bederatzi baso-agente, lau teknikari, Ingurumen Zuzendaritzako bi kamioi, UMEko 90 kide (24 kamiorekin) eta Babes Zibileko hainbat ordezkari.

Urriaren 12an gauez detektatu zen sutea, Posadas herrixkatik mendebaldera. Atzo eguerdian pinudi batera heldu zen sua eta, hori dela-eta, operatiboa indartu behar izan zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Logroño azken ordukoa