Gizartea -

Erreskateak

Bi mendizale erreskatatu dituzte, bata Txindokin eta bestea Anboton

55 urteko emakume batek hanka apurtu du Txindokin, eta 14 urteko neska batek ere min hartu du hankan, Anboton. Biak ere, Ertzaintzaren helikopteroan eraman dituzte.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren helikopteroak min hartutako bi mendizale erreskatatu ditu larunbatean, bata Txindokin (Gipuzkoa) eta bestea Anboton (Bizkaia).

Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez, lehenengo erreskatea Txindoki mendian izan da, 12:45ean. 55 urteko emakume bat erori, eta hankan min hartu du. Litekeena da tibia apurtu izana. Ertzaintzaren erreskate helikopteroak jaso, eta Donostiako Ospitalera eraman dute.

Zertxobait geroago, 14:10ean, beste mendi erreskate bat egin behar izan du Ertzaintzaren helikopteroak. Kasu honetan, 14 urteko neska bat jaso du min hartuta, Anbotoko gailurretik gertu. Gaztea Galdakaoko ospitalera eraman dute, belaunean lesio bat zuela, iturri berak jakinarazi duenez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Zer gertatu da Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Euskal mendiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Mendiko istripuak Istripuak Anbotoko mendilerroan Mendi kirolak Aralar mendilerroa