Gizartea -
EGURALDIA
Abisu horia aktibatu dute haize bortitz eta sute arriskuagatik
Sute abisua bart sartu da indarrean, eta 15:00ak arte egongo da aktibo.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du astelehen honetarako; izan ere, 90 km/h-ko abiadura gaindituko duten haize-boladak espero dira, eta horrek suteak eragin edo indartu ditzake.
Bart sartu da indarrean sute arriskuagatik ezarri duten abisua, eta 15:00ak arte izango da aktibo. Denbora tarte horretan, sute arriskua altua izango da Bizkaia barrualdean, Gipuzkoa barrualdean eta Araban.
Gainera, haize-bolada indartsuak espero dira 09:00ak arte, eta alerta horia piztu dute, hainbat tokitan 90 km/h-ko ufadak izango baitira. Haizeak gutxien joko duen tokietan, 70-80 km/h-ko haize-boladak espero dira.