Gizartea -
Kilometroak 2010
Kilometroakek ehunka mila pertsona bildu ditu Lezon
Parte hartu duten guztiei esker, Pasaia-Lezo Lizeoak eraikin berri bat egin ahal izango du zero eta bost urte bitarteko ikasleentzat.
Erredakzioa
Jende ugari bildu da Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jaian. Aurtengo edizioa Lezon egin da Pasaia-Lezo Lizeoaren alde.
Juncal Mintegia ikastolako zuzendariak adierazi duenez, Lezon bildutako guztiek 6 kilometroko ibilbidean zeuden bi jantokietako menuak gogoz jan dituzte. Horri eta urtean zehar egindako produktu eta zozketei esker zero eta bost urte bitarteko umeentzako eraikina egitea posiblea izango dute. Egun haur horiek Pasaiara joan behar dute.
Ekitaldian, besteak beste, Javier Nogales Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko zuzendaria, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta hainbat alderdi politikoren ordezkariak izan dira.