Gizartea -
Gertakaria
Polizia Trebiñun bahitutako gizon baten bila ari da
Ikerketak baztertu egin du terroristarik izatea horretan nahasita eta kontu-garbitze bat izan daitekeela uste dute.
Erredakzioa
Lau pertsonak gizon bat harrapatu zuten atzo, haren etxeko atean, Trebiñun, eta Mercedes Vito furgoneta beltz batean sartzera behartu zuten, Poliziak baieztatu duenez. Guardia Zibila, Ertzaintza, Gasteizko Udaltzaingoa eta Polizia Nazionala bahitutako gizonaren bila ari dira eta, Herrizaingo Sailak esan duenaren arabera, bilaketa operazioa irekita dago.
Ikerketak baztertu egin du terroristarik izatea horretan nahasita eta kontu-garbitze bat izan daitekeela uste dute.
Desagertutako pertsona (4jatorriz Bizkaikoa da, baina zazpi hilabete daramatza Burgoseko Trebiñu konderrian dagoen Doroñoko etxe batean bizitzen, alokairuan. Bahitutako gizona bere bikotekidearekin eta beste gizon batekin bizi da eta, dirudienez, nazionalitate espainiarra dute hirurek.
Auzokideen esanetan, etxekoek iskanbila ugari zituzten, eta hainbat bisitari ere joaten zitzaizkien.
Epaileak sekretupean jarri du auzia.