Gizartea -

Desagertua

Gizon bat atxilotu dute Urbiolako emakumearen desagerpenarekin lotuta

Maria Angeles German Lopez abuztuaren 9an galdu zen eta gaur atxilotutakoa haren bikotekidea izan omen zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak gizonezko bat atxilotu du gaur Maria Angeles German Lopezen desagerpenarekin lotura duelakoan. Emakumea abuztuaren 9an desagertu zen Urbiolan (Nafarroa).

Estellerriko herritarra da atxilotua eta harreman sentimentala izan zuen desagertuarekin. Ikerketako iturrien arabera, 44 urteko emakumea desagertu zen egunean gizonarekin hitzordua izan zuen.

Diario de Navarra egunkariak zehaztu duenez, atxilotua oraindik ez da epailearen aurretik pasatu eta desagerpenean izan dezakeen ardura ikertzen ari dira. Hasiera hasieratik, Foruzaingoak emakumea bere borondatearen kontra desagertu zela uste du.

Dirudienez, atxilotuak eta emakumeak hitzordua egin zuten desagerpenaren egunean bertan. Gero, emakumearen eta bere autoaren arrastoa galdu zuten. Oraingoz, ez da autoa ere agertu eta ikerketak irekita jarraitzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea