Gizartea -

116111

Ume eta nerabeentzako telefonoa jarri du abian Eusko Jaurlaritzak

Aditu talde batek aholkua emango die tratu txarrak edo beren eskubideen bestelako urraketak jasan dituzten adingabeei.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak 116111 laguntza telefono berria jarri du abian; ume eta nerabeei zuzendutako telefono hau doakoa izango da eta bertan emandako informazioa isilpean gordeko da. Horren bidez, aditu talde batek aholkua emango die tratu txarrak edo euren eskubideen bestelako urraketak jasan dituzten ume eta nerabeei.

Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak aurkeztu ditu gaur zerbitzu berria eta horren inguruko publizitate kanpaina.

116111 "Europar Batasun osoan erabiltzen den telefono zenbaki berbera" dela azaldu du sailburuak; Espainian, Euskadi eta Gaztela-Mantxa izan dira lehenengoak telefono hori abian jartzen.

Arriskuan edo egoera gatazkatsuan dauden haurrei laguntzeko "tresna" da 116111 telefonoa; "psikologoen eta gizarte-hezitzaileen informazio eta aholku profesionalak lortuko dituzte" deitzen dutenek.

Helduek ere deitu dezakete telefono zenbaki horretara, ume baten eskubideak urratu egin direla igartzen badute. Besteak beste, tratu txarrak eta bullying-a atzemateko zerbitzua da.

2006an egindako inkesta bateko datuen arabera, 5 eta 15 urte bitarteko umeen % 0,72k, 19.000 adingabek, "bakardadea eta tristura" sentitu dituzte, familia arazoek, senideen banaketek, arretarik ezak edo utzikeriak eraginda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea