Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon batek 82 urteko emaztea hil du Malagan
Itxuraz familia arrunta bat zela eta aparteko arazorik ez zutela esan die auzotar batek kazetariei.
Erredakzioa
82 urteko emakume bat hilda aurkitu dute Malagan; ustez 82 urteko senarrak arma zuri batekin hil du emaztea eta jarraian lesionatu egin da. Poliziaren ustez, emakumeen aurkako indarkeria kasu bat da.
11:30 aldera zaintzaile batek aurkitu du C. M. G. emakumearen gorpua eta Poliziari deitu dio; emakumearen ondoan, S. M. C. senarra zegoen, Gobernuaren Ordezkariordetzak jakinarazi duenez.
Gizonak ez zuen tratu txarren salaketarik eta emakumeak ez zuen babes neurririk. Polizia ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari da, baina ustez gizonak hil egin duela uste dute.
Itxuraz familia arrunta bat zela eta arazorik ez zutela esan die auzotar batek kazetariei.