Gizartea -
Cuencako krimena
Herri-epaimahaiak errudun jo du Sergio Morate
Epaimahaikiden arabera, egiaztatuta geratu da Moratek Marina Okarinska bikotekide ohia eta Laura del Hoyo haren lagun hil zituela.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
2015eko abuztuan Marina Okarinska eta Laura del Hoyo hiltzea leporatuta epaitutako Sergio Morate erruduntzat jo du igande honetan herri-epaimahai batek.
Zazpi gizonezkok eta bi emakumezkok osatutako epaimahaiak sei ordu eman ditu giltzapetuta, epaia erabakitzeko, eta erabakia aho batez hartu du. Horren arabera, egiaztatuta geratu da Moratek amodiozko harremana izan zuela Marina Okarinskarekin eta, horrek harremana utzi nahi izan zuenean, bikotekide ohia hiltzeko plana prestatu zuela.
Bere etxera joateko eskatu zion Moratek Marinari, bertan zituen hainbat gauza jasotzeko, eta Laura del Hoyo bere lagunarekin agertu zenean, bi emakume ito zituen Moratek. Geroago, Palomerako udalerrian lurperatu zituen, eta anaiaren auto hartuta, Errumaniara ihes egin zuen. Abuztuaren 13an atxilotu zuen Poliziak, lagun baten etxean ezkutatuta zegoela.
Fiskaltzak eta herri-akusazioak 48 urteko espetxe-zigorra eta 500.000 euroko kalte-ordaina eskatu ditu; Okarinska familiak, 31 urteko zigor-espetxea; eta 25 urt,e Del Hoyo familiak. Epaiaren zain geratu da Sergio Morate.