Gizartea -

Azaroaren 3tik 5era

Stock Euskadi azoka BECera helduko da berriro ere % 80rainoko beherapenekin

XIII. edizioak berrikuntza handia eskainiko du: erabiltzaileei abantaila eta erraztasun handiak, eta baita sariak ere, eskainiko dizkien APP bat.

Francisco de La Serna, Stock Euskadiko zuzendaria, azokaren aurkezpenenan. Argazkia: Stock Euskadi.
Francisco de La Serna, Stock Euskadiko zuzendaria, azokaren aurkezpenenan. Argazkia: Stock Euskadi.
Francisco de La Serna, Stock Euskadiko zuzendaria, azokaren aurkezpenenan. Argazkia: Stock Euskadi.

N.B. | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbao Exhibition Centre (BEC) Euskadiko outlet handiena bilakatuko da asteburu honetan, Stock Euskadi azokarekin. Azaroaren 3tik 5era egingo da, BECeko 1. pabiloian, 12.500 metro karratu hartuko dituen ekimena.

Azokak moda, osagai, bitxi, kirol, kosmetika, etxe eta aisiako lehen marketan % 80rainoko beherapenak eskainiko dituzten 150 erakusle baino gehiago elkartuko ditu 200 stand baino gehiagotan.

Stock Euskadiren XIII. edizio honek aplikazio propioa estreinatuko du, denbora errealean erakusle guztiei buruzko informazioa emateko, erosketak errazteko eta erabiltzaileen artean zozketak egiteko, besteak beste.

Guztira 12.500 metro karratu hartuko ditu, eta 14 urterainoko umeentzako hainbat jarduera dituen ludoteka eta parke gisa girotutako gunea izango ditu. 'Food truck' bitxiak ere egongo dira, indarrak berreskuratzeko eta hainbat herrialdetako janaria dastatzeko.

11:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik ateak, eta sarrerak 2 euroan egongo dira salgai (14 urtetik beherako haurrentzat, doan).

Beherapenak eta zozketak

Calvin Klein, Vans, Adidas, Lois, Carrera, Diesel, Carhartt, New Balance, Billabong, Quicksilver, Geographical Norway eta beste hainbat marka izango dira bertan aukeran, eta % 80rainoko beherapenak eskainiko dituzte azokan.

Halaber, eskudirua zozkatuko dute bertara joaten diren guztien artean. Egunean 200 euroko bost zozketa egingo dira, eta, beraz, guztira 3.000 euro banatuko dituzte azokak ateak zabalik izango dituen hiru egunetan. Adi egoteak eta parte hartzeak abantailak izango ditu, sare sozialetan azokari buruzko aipamenak egiten dituztenak asteburu osoan zehar egingo diren opari-baleen eta eskudiru sarien zozketan sartuko baitira.

2008tik egiten da Stock Azoka BECen. Azken edizioa martxoan egin zen, eta 35.188 pertsona bildu ziren, 151 saltokik parte hartu zuten, eta 110.000 operazio egin ziren bertan. Stock Euskadi azken azoka horretan, batez beste hiru erosketa egin zituzten bertara joan ziren bisitariek.

Stock Euskadiren hamahirugarren edizio honetan, Garate Enea 3.000 euroko dohaintza jaso eta azoka jendetsu honetan stand bat doan erabiltzeko aukera izan duten elkarteen zerrendan sartuko da. Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearen Bizkaiko Ordezkaritza, Unicef Euskadi, Caritas Bizkaia, Gorabide eta Adembi dira besteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Azken ordukoa Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa BEC albisteak Gizartea bideoak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Neguko merkealdia