Gizartea -
El Dueson
Espainiako kartzeletako droga-trafiko sarerik handiena erori egin da
52 lagun atxilotu dituzte, besteak beste, 18 preso eta presoen senide, droga-trafikoa dela eta.
Erredakzioa
Espainian ziharduen droga-trafiko sarerik handienetarikoa desegin du Guardia Zibilak El Dueso (Kantabria) espetxean. 52 lagun atxilotu dituzte; horien artean, 18 preso eta presoen senide.
Agustin Ibañez Gobernuko ordezkaria Kantabrian ezagutzera eman ditu 2009ko uztailean hasitako "Berria operazioa"ren inguruko datu guztiak.
Ibañezek azaldu duenez, El Duesoko presoek talde txikietan lan egiten zuten, "buruzagi" batek zuzenduak eta horrek droga lortzen, presoen artean banatzen eta dirua sartzeko kontu korrenteen edo posta zenbakien kodeak ematen zizkien erosleei.
El Duesoko arduradunaren hitzetan, presoek drogak sartzen dituzten jakitea "oso zaila" da; gehienek, droga gorputz barruan daramate, "ipurdian edo aluan".
Izan ere, horrela sartzen zuten droga El Dueson: senideen bisitetan edo presoen baimenen ostean.