Gizartea -
Goizaldean
Hainbat edukiontzi erre dituzte Gernikan eta Zumarragan
Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da eta, momentuz, ez du kale indarkeriarekin zerikusia izatea baztertzen.
Erredakzioa
Hainbat edukiontzik su hartu dute goizaldean Gernikan (Bizkaian) eta Zumarragan (Gipuzkoan).
Herrizaingo Sailak jakitera emandakoaren arabera, Gernikako Iparragirre kalean edukiontzi bat erre dute 02:30 aldera. Sugarrek ondoan aparkatuta zegoen Ford Mondeo bat hartu eta erabat erre da.
Ondoren, 20 minutu geroago, beste bost edukiontzi erre dituzte Zumarragako San Gregorio kalean, horietatik bi kiskalita geratu dira.
Ertzaintza bi gertaerak ikertzen ari da eta momentuz, ez du kale indarkeriarekin zerikusirik izatea baztertu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea