Gizartea -

Hamarkada batean lehen aldiz

Ezkontza zibilen kopurua erlijiosoena baino altuagoa da dagoeneko

2000 urtetik ezkontza zibilek gora egin dute erlijiosoek behera egin duten bitartean. Krisia eta sekularizazioa dira ezkontza erlijiosoen beherakada eragin duten faktoreak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN) behin-behineko datuen arabera, Espainian eredu zibilari jarraituz egindako ezkontzen kopuruak eredu erlijiosoaren barruan egindakoak gainditu ditu hamarkada batean lehen aldiz. 2000 urtetik Eliza katolikoan egindako ezkontzak beti gehiago izan dira.

Konkretuki, ia 94.993 ezkontza zibil ospatu ziren eta 80.174 erlijioso. Urtebete lehenago, 99.104 ezkontza erlijioso izan ziren (% 19 gehiago) eta 94.170 ezkontza zibil. Bestelako erlijioetan ospatutako ezkontzei dagokienez, 2009an 785 egin ziren, aurreko urteetan izandako kopuruen antzekoa.

Arrazoiak: sekularizazioa eta krisia

Maria de los Angeles Duran Soziologia katedradun eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko Ikerketa irakaslearen ustez, aldaketa hori azaltzeko bi arrazoi nagusi daude: batetik, duela urte batzuk Espainiak bizi duen "sekularizazio prozesu orokorra", eta bestetik, krisi ekonomikoak duen eragina.

"Ezkontza erlijiosoari lotutako erritua aberatsagoa da eta zibila baino garestiagoa. Ezkontzen kopuru orokorrak eta seme-alabenak ere behera egin dute, baina, nire ustez, ezkontzei dagokienez, garestienak izan dira behera egin dutenak", esan du adituak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea