Gizartea -

Onespena Bilborentzat

'The New York Times'-ek Bilboko iraultza gastronomikoa goratu du

Argitalpen amerikarraren ustez, Bizkaiko hiriburua "ez da museo bat soilik" eta hiri industriala izatetik hiri turistikoa izatera pasatu izana txalotu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

&' || 'nbsp;The New York Times egunkari ospetsuak Bilboko gastronomia goraipatu du bidaien atalean argitaratutako erreportaje batean.

Bilboko arkitektura modernoaren eraikin adierazgarrienak errepasatuz, Lisa Abent kazetariak azken 15 urteetan hiriak izan duen aldaketa positibo eta harrigarria nabarmendu du.

Egunkariak "Bilbo efektua" aipatzen du, hau da, artea eta gastronomia bultzatuz hiri industrial bat hiri turistiko bihurtzeko bilbotarrek egin duten esfortzua.

Josean Martinez Alija Guggenheim Museoaren jatetxeko sukaldariaren eskutik, Bilboko gastronomian barneratzen da artikulua. Gastronomia hori, hiriburuaren inguruko herrietako soroetan hazten diren produktuen kalitatearekin aberasten dela azpimarratzen du kazetariak. Martinez Alijaren arabera, Bilbok ahalmen gastronomiko handia dauka eta, gaur egun, Michelin izarren kokalekua Donostia bada ere, Bilbok zeresan handia izango du etorkizunean.

Onespen lagungarria da honakoa azken urteotan nazioartean ondo kokatzea jakin duen gastronomiarentzat eta hiriarentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea