Gizartea -

Metro Bilbao

Bi pertsona hil dira gaur goizean Bilboko metroan

Deustuko eta Areetako geltokietan izan dira ezbeharrak, eta atzerapenak eragin dituzte. 12:00ak aldera berreskuratu du metroak ohiko martxa.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona hil dira astearte honetan Bilboko metroan. Lehenak, gizon batek, konortea galdu du Deustuko geltokira iristen ari zen metro batean; eta bigarrena, emakume bat, Areetako geltokian trenak harrapatuta hil da.

Metro Bilbaok jakinarazi duenez, Deustun hildako gizona bihotzekoak emanda hil da. Ezbeharra 09:45 aldera gertatu da. SOS Deiak zerbitzuko osasun-langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin hura suspertzeko.

Kasu horretan, metroaren zerbitzuak zazpi minutuan hasi da berriro martxan, konpainiaren arabera.

Emakumea, berriz, 10:45 aldera hil da Areetako geltokian metroak harrapatuta. Bigarren ezbehar horren nondik norakoak argitzeko daude oraindik.

Ezbehar horren ondorioz, atzerapenak izan dira Areetan trenek trenbide bakarretik ibili behar izan dutelako. 12:00ak aldera berreskuratu du metroak ohiko martxa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo berriak Bizkaia Metro Bilbao bideoak Albisteak Harrapatzeak gaur Deustuko auzoa