Gizartea -
SUTEA
Sute handi bat piztu da Bilbo erdigunean, baina ez du zauriturik eragin
Pozas Lizentziaturaren kalean izan da sutea, 7 zenbakidun eraikineko etxebizitza batean. Etxebizitzaren leihotik ke-laino handia atera da. Bi lagun artatu behar izan dituzte, kea arnasteagatik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sute handi batek Bilbo erdiguneko etxebizitza bat kiskali du gaur goizean. Udaletik jakitera eman dutenez, ez da inor zauritu.
Poza Lizentziatuaren kalean piztu da sua, 7 zenbakidun eraikineko etxebizitza batean, azken solairuan (6.ean). 08:30 inguruan piztu da, eta ordu horretan, etxebizitzaren barruan zeuden bi pertsona euren kabuz atera dira kanpora, minik hartu gabe; hori bai, osasun-zerbitzuek bi lagun artatu behar izan dituzte, bertan: 90 urteko emakume bat, eta 53 urteko gizon bat.
Etxebizitzaren balkoitik ke-laino handia atera da, eta ikusgarria izan da sutea. Suhiltzaileen bost kamioi bertaratu dira, eta azkar lortu dute sutea kontrolpean izatea.