Gizartea -

Gipuzkoako uretan desagertuta

Berriz ekin diote Senegaleko marinela bilatzeari

Gizonezkoa itsasora erori zen atzo. Santoñako Siempre Alba ontzian egiten du lan. Istripua Donostiatik gertu jazo da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itsas Salbamenduak berriz ekin die gaur, 09:00etan, atzo Pasaiatik (Gipuzkoa) zortzi bat miliara itsasora erori zen arrantzalea bilatzeko lanei.

Gizonezkoa Senegalekoa da eta Santoñako Siempre Alba ontzian egiten du lan.

Itsas Salbamenduak azaldu duenez, ontziak 04:45ean eman zuen atzo larrialdiaren berri, VHF irrati bidez.

Operazioan bi ontzi eta bi helikoptero parte hartzen ari dira, horietako bat Ertzaintzarena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea