Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Gizon batek emaztea hil eta bere buruaz beste egin du Alacanten

Biktima bekokian hartutako tiro batek hil du. Azken hilketa honekin, aurten emakumeen aurkako indarkeriak eragindako biktimak 55 dira dagoeneko, 2009 urte osoan izandako kopuru berbera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 urte inguruko emakume bat hil zen atzo Alacanteko Benajuzar udalerrian, senarrak emandako tiro baten ondorioz antza. Ondoren, eta Poliziaren iturrien arabera, gizonak bere buruaz beste egin zuen.

Cayetano Durendez kaleko bizilagunek Poliziari deitu zioten 21:15 aldera, bi tiro entzun zituztela jakinarazteko, eta Udaltzaingoaren eta Guardia Zibilaren agenteak eta Larrialdietako zerbitzuetako langileak berehala abiatu ziren bikotearen etxera.

Emakumea etxeko korridorean aurkitu zuten, bekokian tiro bat zuela; erasotzailearen hilotza, berriz, egongelan zegoen, besaulkian, hori ere tiro batez hilda. Udaltzaingoaren arabera, emakumeak ez du inoiz genero indarkeriarik salatu.

Azken biktima hau kontuan hartuta, dagoeneko 55 dira aurten euren bikotekideen edo bikotekide ohien eskuetan hildako emakumeak, 2009 osoan izandako kopuru berbera.

Genero-indarkeriaren biktimen telefonoa: 016

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea