Gizartea -

Iberdrola-ACS lehia

Jaurlaritza, ACS Iberdrolaren kontseiluan ez sartzearen alde

Bernabe Unda Industria sailburuak ziurtatu du euskal konpainia elektrikoaren egoitza Euskadin geratuko dela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak uste du Iberdrolaren gaur egungo egoera "egokia" dela, euskal konpainia elektrikoak azkiodun nagusietako bati, ACSri hain zuzen, administrazio kontseiluan sartzea galarazi eta gero.

Bernabe Unda Industria sailburuak Iberdrolaren etorkizuna hizpide hartu du Bilbon eskainitako prentsaurreko batean, eta enpresaren egoitzak Euskadin segituko duela ziurtatu du.

Iberdrolan lehia handia dago Ignacio Sanchez Galan presidentearen eta ACS Florentino Perezen eraikuntza enpresaren artean. Izan ere, bigarrena akziodun nagusietako bat da eta Iberdrolaren administrazio kontseiluan sartu nahi du, baina Galanek galarazi egin nahi dio, enpresaren egoitza Euskaditik kanpo eramango duen beldur.

Iberdrolaren beste akziodunetako bat, BBK, Galanen alde dago.

Bestalde, Undak iragarri du Jaurlaritzak eta Iberdrolak elkarte mistoa eratuko dutela, sare elektriko ''inteligenteak'' sustatzeko. Energia eskaria kontsumora moldatzea ahalbidetzen dute tankera horretako sareek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea