Gizartea -

Osasuna

% 10 jaitsi da gripearen aurkako txertoa hartu dutenen kopurua

Gripearen kanpainak erdia egin duenean, 211.000 lagun inguru hartu dute gripearen aurkako txertoa, gehienak 65 urtetik gorakoak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2010ko gripearen kanpainak erdia egin duenean, % 10 jaitsi da txertoa hartu dutenen kopurua aurreko urteekin alderatuz, Rafael Bengoa Osasun sailburuaren hitzetan.

Iazkoa urte berezia izan zenez, alde batera utzi dute eta 2008ko datuekin konparatu dute aurtengo txerto-epea.

Bengoak emandako datuen arabera, aurtengo kanpaina joan den irailaren 20an hasi zen, eta dagoeneko, 221.148 txerto jarri dituzte, gehienak (169.300) 65 urtetik gorako lagunei jarri dizkiete.

Gripeak urtero Estatu osoan 1.500 heriotza eragiten duela gogoratu du Bengoak; batik bat 65 urtetik gorakoen artean eta talde horri egin dio txertatzeko dei berezia. Kanpaina urriaren 31an amaituko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea