Gizartea -

Gorosibai auzoan

Galdakaon goizaldean hiru auto erre izana ikertzen ari dira

Beste auto bat ere kaltetu da, suaren eraginez, eta kalteak ez dira handiagoak izan su-hiltzaileak berehala bertaratu direlako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak ikerketa hasi du, gaur goizaldean Galdakaon hiru auto erretzea eragin duen sua nola piztu den argitzeko.

Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, autoak 04:30 aldera erre dira, Gorosibai auzoan, eta suhiltzaileak bertaratu behar izan dira sua itzaltzera.

Gertakari horien ondorioz, hiru ibilgailuak kiskali egin dira eta beste batek kalteak izan ditu. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea