Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen sexu-erasoa egotzita

Atxilotua ertzain-etxean dago, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du jazoeraren nondik norakoak argitzeko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat atxilotu dute igande honetan Gasteizko erdialdean, sexu-erasoa leporatuta, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Santa Barbara plazan emakumezko bati sexu-erasoa egin izana leporatu diote atxilotuari, Gasteizko Udalak ohar baten bidez azaldu duenez.

Emakumezko batek pairatutako sexu-erasoaren berri jaso du Udaltzaingoak igande honetako 07:17ak aldera, hornidura-azokatik gertu. Orduan ustezko erasotzailea aurkitzeko bilaketa-operatiboa martxan jarri dute, eta bi herritarrek eskainitako informazioari esker, 08:00ak aldera aurkitu dute, Done Jakue hiribideko zonaldean.

Atxilotua orain ertzain-etxean dago. Ertzaintzak ikerketa abiatu du jazoeraren nondik norakoak argitzeko.

------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Tratu txarrak Espainian Delituak bideoak Gizartea albisteak Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa Tratu txarren biktimentzako gida