Gizartea -
EAE
'Bizilagunak 2017' ekimenak 2.000 pertsona bildu ditu 239 bazkaritan
Bizkaian 24 bazkari antolatu dituzte, Araban 93 eta Gipuzkoan, 122.
Agentziak | Erredakzioa
"Bizilagunak" ekimenak 2.000 pertsona baino gehiago bildu ditu 239 bazkaritan. Hala, familia euskaldunak eta atzerritarrak bildu ditu SOS Racismok etorkinei integratzen laguntzeko bultzatutako egitasmoak.
"Jendea elkartu, aurreiritziak eta estereotipoak hautsi eta gizarte harremanak sortzeko tresna eraginkorra dela erakutsi du 'Bizilagunak' programak", azpimarratu du SOS Racismok ohar batean.
Bizkaian 24 bazkari antolatu dituzte, 93 Araban eta 122 Gipuzkoan. Antolatzaileek ez dute edizio honetarako aurreikusitako 250 pertsonen kopurua betetzea lortu.
Ekimena abenduaren 2an amaituko da Kursaalen egingo duten Gipuzkoa Solidaria Galan. "Bizilagunak programan parte hartu duten pertsonak berriz elkartzeko aukera hunkigarria da", antolatzaileen esanetan.