Gizartea -

Gertaera

Hiru pertsona zauritu dira Bilboko lonja batean izandako sutean

Ikerketen arabera, ziklomotor batek eragin du sutea Peñascal auzoko lokalean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Peñascal auzoko lonja baten barruan zegoen ziklomotor batek sute bat eragin zuen bart, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

23:45 aldera piztu zen sua, eta, horren berri jaso eta minutu batzuetara, suhiltzaile, Ertzaintzaren agente eta anbulantzia batzuk bertaratu ziren.

Suaren ondorioz, bi gizonezko (52 eta 28 urtekoak) zauritu ziren. Gurutzeta eta Basurtuko ospitaleetara eraman zituzte, erredura arin batzuk sendatzera.

Kea arnastu zuen emakume bat ere artatu behar izan zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea