Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati erasotzeagatik

32 urteko ustezko erasotzailea emakumezko baten gainean zegoen, prakak jaitsita, eta emakumea ihes egin nahian eta laguntza eske ari zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

32 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo (ostirala) arratsaldean, emakume bati sexu erasoa egiten saiatu izana egotzita, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Erasoa arratsaldeko bostak jotzeko minutu gutxi falta zirela jazo zen Gipuzkoako hiriburuko parke batean.

Ertzaintzari jakinarazi ziotenez, ustezko erasotzailea emakumezko baten gainean zegoen lurrean eta emakumea ihes egin nahian eta laguntza eske ari zen. Gizonezkoak prakak jaitsita zituen eta, hainbat pertsona zeudela jabetu zenean, ihesari ekin zion.

Emakumearen arabera, gizon bat atzetik gerturatu zitzaion eta lepotik indarrez heldu zion. Jarraian, bultzada batez lurrera bota zuela eta haren gainean jarri zela salatu zuen. Laguntza eskatzen saiatu zenean, erasotzaileak aurpegian jo zuela adierazi zien ertzainei.

Ertzaintzak arratsaldeko sei eta erdiak aldera atxilotu zuen ustezko erasotzailea.

Emakumea Donostia Ospitalera eraman behar izan zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea