Gizartea -
Nafarroa
Hipotermia zantzuekin aurkitu dute Cascanten desagertutako adineko emakumea
Atzo arratsaldean eman zuen sendiak desagerpenaren berri. Gauerdia pasatxo zenean topatu eta Tuterako Ospitalera eraman dute.
EITB.EUS
Agertu da atzo, igandea, Cascanten desagertutako adineko emakumea, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
SOS Nafarroak osatutako bilaketa taldeak topatu du emakumea, alde egin zuen zahar egoitzatik hiru kilometrora, Lor zingiraren inguruetan. Lurrean eserita zegoen, orientazioa galduta, hipotermia zantzuekin eta zauririk gabe. Ondoren, Tuterako Ospitalera eraman dute berehala.
85 urteko emakumezkoa mugikortasun urria du, eta Nuestra Señora del Rosario adinekoen egoitzan bizi da.
Adinekoaren senitartekoek abisua eman zieten Larrialdi Zerbitzuei 18:00ak inguruan, adinekoen egoitzakoek haren desagerpenaren berri eman ostean.
Tuterako suhiltzaileek, Foruzaingoak, Gurutze Gorriak, DYAk eta Salbamendurako Txakur Taldeak, besteak beste, parte hartu dute bilaketa lanetan.
Argazkia: Nafarroako EBYS Elkartea (Bilaketa, salbamendu eta ingurumenaren babeserako taldea)