Gizartea -

Zizelkatze txinatarra

Donostiako enkante batean saltzekoak ziren marfilezko 26 pieza atzeman dituzte

Piezen hasierako salneurria 100 eta 2-500 euro bitartekoa izango zen. Ez jabeek ezta enkante aretoko buruak ere ez dute piezen agiri ofizialak aurkeztu.

Guardia Zibilak atzemandako piezak. Argazkia: Barne Ministerioa
Guardia Zibilak atzemandako piezak. Argazkia: Barne Ministerioa

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Guardia Zibilak marfilezko 26 pieza atzeman ditu; piezak Internet bidez iragarri zituzten, eta Donostiako enkante areto batean saltzekoak ziren.

Guardia Zibilak ohar baten bidez zabaldu duenez, ez enkante aretoko jabeak ezta piezen jabeek ere ez dute piezen agiri ofizialak aurkeztu, hori dela eta, akta egin dute. Agenteen arabera, CITES hitzarmenak jasotzen duen espezieen, fauna eta floraren inportazio, esportazio, merkataritza, edukitze eta zirkulazioen araudia urratu dute.

Piezen hasierako salneurria 100 eta 2-500 euro bitartekoa izango zen. Zizelkatze txinatarrak ziren (netsukeak, eskulturak…). Atzemandako piezak Gipuzkoako Aduanaren esku utzi dituzte.

Mehatxupean dauden espezieen salerosketa arautzeaz gain, jatorri-herrialdean egindako baimen berezien bidez zaintzeko asmoa du CITES hitzarmenak. Hala, hitzarmen honek babestutako edozein animalia ondo dokumentatuta egon dadin nahi dute, nondik datorren, nora doan eta zergatik salerosten duten behar den moduan dokumentatuta.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Gipuzkoa Delituak bideoak Eguneko albisteak