Gizartea -
Gipuzkoa
23 urteko gazte bat atxilotu dute Eibarko istiluekin zerikusia duelakoan
Eguerdian atxilotu dute, liskarrean bitartekari lanak egiten ahalegindu zen gizon bati eraso eta lesioak eragitea leporatuta.
ETB | eitb.eus
23 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak, Eibarren (Gipuzkoa) igande goizaldean gertatu ziren istiluekin zerikusia duelakoan, ETBk aurreratu duenez.
Bi gazte talderen artean gertatu zen liskarra, emakume bati ukituak egin zizkiolako gizon batek.
Gaur eguerdian atxilotu dute, liskarrean bitartekari lanak egiten ahalegindu zen gizon bati eraso eta lesioak eragitea leporatuta.
Biktima herriko osasun zentroan artatu zuten, eta ondoren salaketa jarri zuen komisarian.
Ertzaintzak ikerketan dihardu oraindik, gertatutakoa argitu eta partaide guztiak identifikatzeko.
Lekukoek azaldu dutenez, mutil bat neska bati hurbildu zitzation, eta ukituak egin zizkion, baimenik gabe.
Une horretan, biktimaren lagunek neskatoa defendatu zuten, eta borroka hasi zen. 20-30 pertsonak hartu zuten parte liskarretan.