Gizartea -

Desagerpena

Barakaldon desagertutako 14 urteko neska bat bilatzen ari dira

Ertzaintza eta Barakaldoko Udaltzaingoa elkarlanean ari dira adingabea aurkitzeko.

E. L. | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barakaldon (Bizkaia) desagertutako 14 urteko neska bat bilatzen ari dira, Ertzaintzako iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez.

Adingabearen senitartekoek salaketa aurkeztu zuten asteartean, azken orduan. Ertzaintza eta Barakaldoko Udaltzaingoa elkarlanean ari dira gaztea aurkitzeko.

VOST Euskadi Twitter sare sozialean jakitera eman duenez, galtza zuriak eta bota beltzak zeramatzan desagertu zen unean.

Senideak 'kedada' bat antolatu du ostegun honetarako, 18:00etan, Justizia Jauregiaren aurrean, gaztea bilatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Barakaldo Gizartea albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak gaur