Gizartea -

La Paz Ospitaleak adierazi du

Villalban harrapatutako emakumearen umetxoa hil da

Haurraren aitak atzo arratsaldean sinatu zuen umea "era artifizialean bizirik ez mantentzeko baimena".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den igandean, Villalban (Madril) harrapatu eta hil zen Marokoko emakumearen umetxoa hil da, gaur goizaldeko 01:00ak aldera, La Pazeko ospitaleak jakinarazi duenez.

Harrapatutako emakumearen familiak atzo arratsaldean konfirmatu zuen umearen heriotza, ordu batzuk beranduago ospitaleak ezeztatu zuen arren.

Nahasketa horren arrazoia, ospitalearen esanetan, haurraren aitak atzo arratsaldean umea "era artifizialean bizirik ez mantentzeko baimena" sinatu zuela da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea