Itxi

Gizartea

Indarkeria matxista

Sanferminetako talde bortxaketaren akusatuek kartzelan jarraituko dute

EiTB.EUS

Auzitegiak aske uztea baztertu du. Epaileetako batek boto partikularra eman eta libre uztearen alde egin du.

  • Nafarroako Lurralde Auzitegia. EFE

    Nafarroako Lurralde Auzitegia, epaiketa egun batean. EFE

2016ko sanferminetan izandako talde bortxaketaren akusatuek kartzelan jarraituko dute. Hala erabaki du Nafarroako Lurralde Auzitegiaren 2. sekzioak, defentsak egindako eskaera errefusatuz.

Bost gizonen abokatuek asteartean egin zuten eskaera, epaiketa epaiaren zain geratu eta gero.

Auzitegiak libre uztea baztertu du gaur. Erabakia ez dute aho batez hartu, epaileetako batek boto partikularra eman duelako. Aurretik ere bost akusatuak espetxean mantentzearen kontra azaldu da Ricardo Gonzalez epailea.

_________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena