Gizartea -

14 astetik 20ra

20 asteraino luzatu nahi du Europak amatasun-baja

Europar Batasun osoan gutxieneko amatasun-baja luzatzearen alde dago Europako Parlamentua. Egun, 14 astekoa da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuak amatasun-baja 20 asteraino luzatzea eta tarte horretan langilearen soldata ez murriztea onartu du.

Europako Parlamentuak gutxieneko amatasun-baja luzatzea erabaki du, Estrasburgon (Frantzia) egindako osoko bilkuran. Egun, 14 astekoa da amatasun-baja, baina, Emakumeen Eskubideetarako batzorde parlamentarioaren txosten batek eskatutako beteta, 20 asteraino luzatuko dute.

Europako Parlamentuko ikerketa baten arabera, amatasun-baja 20 astera luzatzeak eta tarte horretan langilearen soldata ez murrizteak urtean 1.429 milioi euroko kostua izango du Frantzian, 1.324 milioi eurokoa Erresuma Batuan, 1.150 milioikoa Alemanian eta 988 milioi eurokoa Espainian.

Espainian, amatasun-baja 16 astekoa da. Erditu osteko lehen sei asteak derrigorrez dira amarentzat; gainerako asteak ezkontideari transferitu ahal dizkio.

Europako Parlamentuak eta 27ek akordio bat lortu beharko dute ekimena behin betiko onartzeko, baina negoziazioak zailak izango dira; izan ere, Europako Batzordearen hasierako proposamena amatasun-baja 18 hilabetera luzatzea zen, baina zenbait herri aurka daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea