Gizartea -
Duela 13.000 milioi urtekoa
Urrutiko galaxiarik zaharrena aurkitu dute
Galaxia Hubble teleskopio espazialak egindako azterketen bidez identifikatu eta Unibertsoaren hastapeneko garaian kokatu dute.
Erredakzioa
Urrutien dagoen objektu astronomikoa topatu dute Pariseko Behatokiko ikertzaileek Meudonen (Frantzia). Aurkikuntzaren ezaugarriak Nature aldizkarian argitaratuko dituzte aste honetan. Duela 13.000 milioi urte baino gehiago igorritako argia atzeman dutela jakitera eman du Matthew Lehnertek zuzendutako taldeak.
UDFy-38135539 galaxia Hubble teleskopio espazialak egindako azterketen bidez identifikatu dute.
Orain arte aurkitutako objektu astronomiko urrutikoena izateaz gain, UDFy-38135539 galaxia Unibertsoaren hastapeneko garaian kokatzen dute adituek. Orduan lehenengo galaxien erradiazioek gas zirkulatzailea ionizatzen zuten, bere egoera fisikoa aldatuz.
Unibertsoaren garapenerako prozesu garrantzitsu horretako eragileen izaera definitzeko ezinbesteko garaia da eta orduko galaxia gehiago topatzen diren heinean gertatutakoa gehiago zehaztuko dute ikertzaileek.