Gizartea -

Tabakoaren aurkako Lege berria

Kongresuak Tabakoaren aurkako Legea gogortzea onartu du

Lege berria urtarrilaren 2an sartuko da indarrean, eta haur parke, osasun zentro eta unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan erretzea debekatuko du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kongresuak Tabakoaren aurkako Lege berria onartu du. Lege horrek tabakoaren salmenta, hornidura, kontsumoa eta publizitatea arautuko du, eta aisiarako toki publikoetan (taberna eta jatetxeetan, besteak beste) erretzea debekatuko du.

Lege berria Senatura bidaliko dute eta urtarrilaren 2an sartuko da indarrean. Osasun zentro guztietan erretzea debekatuko da, aire zabalean badaude ere. Hezkuntza zentroetan ere debekatuta egongo da erretzea, unibertsitateetan izan ezik. Haur parkeetan ere debekatu egingo dute erretzea. Kirola aire zabalean egiten diren tokietan erretzeko debekuak, ordea, ez du aurrera egin.

Halaber, hedabideetan aurkezleak edo gonbidatuak erretzea edo tabakoari buruz hitz egitea debekatuta egongo dira.

Taberna eta jatetxe guztietan erretzea debekatuko dute eta ezingo dute horietan erretzaileentzako gelarik prestatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea