Gizartea -
Eguraldia
Abisu horia asteazkenera arte, muturreko tenperatura baxuak eta izotza izango baitira
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia mantenduko du muturreko tenperatura baxuak eta izotza espero baitira, barnealdean gehienbat.
Agentziak | Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abenduaren 6ra arte (asteazkena) luzatu du abisu horia, muturreko tenperatura baxuak eta izotza espero baitira barnealdean.
Asteartean, lainoa eta lanbroa izango dira goizean, eta iraunkorrak izan daitezke zenbait tokitan, bereziki Araban. Barnealdean izotz txikia egingo du, eta handia, berriz, ekialdeko zenbait tokitan.
Bestalde, tenperatura minimoak nahikoa jaitsiko dira, eta maximoetan ez da aldaketarik izango: Gasteizen ?1 eta 7 gradu artean izango dira; Donostian, 1 eta 10 artean; eta, Bilbon, 3 eta 11 artean.
Asteazkenean, berriz, abisu horia mantenduko da tenperatura baxuak eta izotza izango baitira barnealdean 00:00etatik 10:00etara.
Nafarroan hodei gutxi espero dira asteartean, nahiz eta egunaren hasieran behe lainoa espero den, bereziki sartaldean.
Tenperatura minimoen beherakada izango da eta maximoek aurreko eguneko mailari eutsiko diote. Izotza espero da lurralde nafar osoan, baina mendi inguruetan areagotuta.