Gizartea -

Bizkaia

Barakaldoko hotel batean izandako bonba abisua faltsua dela egiaztatu du Ertzaintzak

Abisua jaso ostean, bertan zeuden langile eta bezeroak irten dira eta Ertzaintza instalazioa aztertzen hasi da.

Hotel Puerta Barakaldo
Hotel Puerta Barakaldo
Hotel Puerta Barakaldo

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Puerta de Bilbao izeneko hotelean (Barakaldon, Bizkaia) zeuden pertsona guztiak irtenarazi ditu, bonba abisua jaso ostean, Segurtasun Sailak Europa Press albistea agentziari azaldu dionez. Ondoren, hotela aztertu ostean, abisua faltsua zela egiaztatu du Ertzaintzak. Beraz, hotelera sartzen utzi diete berriz langileei eta bezeroei.

Abisua telefonoz eman duen pertsona -09:00ak aldera- ez da identifikatu. Horrezkero, hoteleko bezero zein langileak atera dituzte, Ertzaintzako agenteek hotela aztertzeko, eta alarma faltsua izan ote den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Barakaldo bideoak Eguneko albisteak Ostatuak