Gizartea -
GENERO INDARKERIA
438 gizon zigortu zituzten iaz indarkeria matxistagatik, Bizkaian
Epaituen %88 zigortua izan zen. Horietatik %60 bikote ohiak ziren. Oro har, egunean 7 salaketa jarri ziren.
AGENTZIAK | EITB.EUS
Bizkaiko auzitegiek 438 gizon zigortu zituzten iaz genero indarkeriagatik. Guztira, 512 epaiketa izan ziren eta horien %88tan salatutako gizona kondenatu egin zuten.
Salatutako gizonen %63,6 espainiarrak ziren eta %36,4 atzerritarrak.
Biktima eta erasotzailearen harreman motari dagokienez, %60,2 ezkontide edo bikote ohia ziren, eta %39,8 egungo bikoteak ziren.
Salaketak eta babes aginduak
2016an zehar, 2.573 salaketa jarri ziren Bizkaiko auzitegietan, 7 eguneko. Salaketa horien %61 biktimek eurek jarri zituzten.
Bestalde, 387 Babes Agindu ezarri ziren eta 223 kasutan ukatu egin ziren agindu horiek.