Gizartea -
Gertaera
Zaborrontzi bat erretzen ari zen 52 urteko gizonezko bat atxilotu dute Barakaldon
Gainera, udalerriko beste lau zaborrotzi erre izana leporatu diote atxilotuari.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ertzaintzak 52 urteko gizonezko bat atxilotu du Barakaldon (Bizkaia), kaleko zaborrontzi bati sua ematen ari zela, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Jazoera Barakaldoko Elkano kalean gertatu da. Kaleko jantziekin ikerketa lanetan zebilen ertzain bat delituaren lekuko izan da, 11:15ak aldera.
Orduan, beste agenteei abisua eman die, eta gizonezkoaren bila joan dira. Hura identifikatu ostean, atxilotu egin dute, kalteak eragitea egotzita.
Gainera, udalerriko beste lau zaborrotzi erre izana leporatu diote.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea