Gizartea -

Denboralea

Krakoviatik ezin irtenda zeuden Athleticeko 200 zaleak etxean dira jada

Igandean hartu behar zuten hegaldia bertan behera geratu zen, Europa astintzen ari den elur denboralea dela eta.

Athleticzaleak Krakovian. Argazkia: Rafa Garrido
Athleticzaleak Krakovian. Argazkia: Rafa Garrido
Athleticzaleak Krakovian. Argazkia: Rafa Garrido

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Krakovian (Polonia) harrapatuta zeuden 200 bat athleticzaleak etxean dira jada. Gaur iluntzean iritsi dira Loiuko aireportura.

Europako hainbat herrialde astintzen ari den elur-denboralea dela eta, igandean hartu behar zuten hegaldia bertan behera geratu zen.

Asteazkenean joan ziren Poloniara, Athleticek Zorya Luhansk taldearen aurka jokatu zuen Europa Liga txapelketako partida ikustera. Atzo itzuli behar zuten arren, ezin izan zuten bidaia egin, hartu behar zuten hegazkina ez zelako Amsterdamdik Krakoviara iritsi.

Zaleetako batek eitb.eus-i azaldu dionez, Transavia konpainiak ez die bihar arte Bilbora itzultzeko aukerarik eskaini, atzoko denboraleak eragindako kalteen ondorioz. Horrenbestez, gaur bertan bueltatu ahal izateko, beste konpainia bateko hegaldia kontratatu dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Zer ari da gertatzen Europan? Eguraldia Donostia Gizartea Elurra argazkiak Gaurko azken ordukoa Polonia albisteak