Gizartea -

Elurra

Abisu horia aktibatu dute Araban asteazkenerako, izozteengatik

Mendate guztiak zabalik daude eta ez da katerik behar, baina horietako batzuetan elurra egin du.

Altubeko artxiboko argazkia. Argazkia: EiTB.
Altubeko argazkia elur apur batekin errepide bazterretan.
Elur-kota 600-700 metroan, Euskal Autonomia Erkidegoan

0:48

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du asteazkenerako, abenduaren 13rako, Araban, eragin ahula izango duten izotzaldiengatik. Izotza goizaldean agertuko da, eta abisua, hortaz, goizeko hamarrak arte izango da indarrean.

Bestalde, amaitu da itsaso eta kostaldeko arriskuagatik eta elurteengatik aktibatutako abisua. Goizaldean, 3,58 metroko altuera maximoko olatua izan da Pasaiako Portuan.

Euskadiko mendateen egoera

Euskadiko mendate guztiak zabalik daude une honetan, baina arretaz ibili behar da zenbaitetan elurra egin duelako goizean goizetik. Lehen mailako errepideen artean, Altuben (AP-68) soilik izan behar da arreta berezia. Bigarren mailako errepideetako mendateetan, berriz, arazo gehiago daude elurraren eta izotzaren ondorioz.

Segurtasun Sailak abisu horia ezarri zuen elurragatik astearte honetako 09:00ak arte, elurra gehienbat barnealdean botako zuela aurreikusita. Elur-kota 600-700 metroan izan da goizaldean, baina 800-900 metrora igo da, orduak igaro ahala. Egunaren amaieran, 1.200 metrotik gora egongo da.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko webgunearen arabera, arretaz zirkulatu behar da hainbat mendatetan, batez ere Araban, bigarren mailako errepideetan bereziki.

Salbuespen bakarra, AP-68an, Altuben, dago. Mendate hauetan arretaz gidatu behar da: Aiurdin, Autzagana, Azazeta, Barazar, Barrerilla, Bernedo, Garate, Gasteizko mendatea, Gatzaga, Herrera, Kruzeta, Opakua, Urduñako mendatea eta Zaldiaran.

Arabako Foru Aldundiak neguko bidezaintza plana abiatu du Arabako errepideak egoera egokian izateko. Hori dela eta, 12 elur-makina, 39 langile eta Miñoien 3 patruila daude bidea zaintzeko lanean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Eusko Jaurlaritza EAE albisteak Gizartea albisteak Trafikoko web-kamerak Gasteizen Elurra albisteak Gaurko azken orduko albistea AP-68 autobidea