Gizartea -

Donostian

SOS Arrazakeriak etorkinen ekarpena eskertu du

Gipuzkoan bizi diren etorkinei diplomak eman dizkiete Kursaalen ospatutako festan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SOS Arrazakeriak 110 lurralde ezberdinetako etorkinek Gipuzkoari egindako ekarpena eskertu du eta aurreiritziak aldatzeko eskaria egin du.

Gizarte mugimenduak jai bat antolatu du Donostiako Kursaalen. Gipuzkoara bizitza hobe baten bila etorri eta bertan bizi diren gizon-emakumeei zein etorkinak gizarteratzeko lan egiten duten elkarteei diplomak eman dizkiete.

Guztira 600 lagun bildu dituen ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Donostiako Udaleko eta Batzar Nagusietako ordezkariak izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea