Gizartea -

Navarros sakanean

Mendizale nafar bat hil da Oskan itota, mendian irrist egin ostean

Biktima, 49 urteko Jose Ramon P.L., nafarroako Aoiz udalerrian bizi zen. Guardi Zibilak leku berean zegoen mendizale lleidarra bizirik ateratzea lortu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilaren espezialistek eta 061eko mediku batek, Uhel-41 helikoptero batek lagunduta, mendizale baten hilotza erreskatatu dute igande honetan, 15:30 aldera, eta beste mendizale bat bizirik atera dute Navarron izeneko sakanan, Oskako Torla udalerrian.

Iturri ofizialek jakitera eman dutenez, hildako mendizalea Jose Ramon P.L. da, Aoizeko 49 urteko bizilaguna. Antza denez, harri batean irrist egin, ur putzu batean jausi eta bertan ito da. Hilotza Boltañako gorputegira eraman dute.

Erreskate taldea istripua gertatu den lekura iritis denean beste mendizale bat ere atera dute, bizirik, uretatik. Azken hau, Miguel C.M. da, 19 urteko lleidarra, eta onik ateratzea lortu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea