Gizartea -

Errepideak

Euriak zenbait istripu eragin ditu euskal errepideetan

Bi ibilgailuk talka egin dute A-8an, Zorrotzako bihurguneen parean, eta bi errei itxita izan dira Donostiarako noranzkoan. Auto-ilara handiak sortu dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euriak zenbait istripu eragin ditu euskal errepideetan eta goizean goiz hainbat arazo sortu dira.

Bilbon, bi ibilgailuk talka egin dute A-8an autobidean, Zorrotzako bihurguneen parean. Ezbeharrean ez da inor zauritu, baina bi errei itxi egin behar izan dituzte Donostiarako noranzkoan eta horrek auto-ilara handiak eragin ditu, Ertzaintzak eitb.com-i jakitera eman dionez. Alabaina, 09:30 inguruan egoera bere onera etorri da.

Gasteizen, A-3604 errepidean, auto bat errepidetik atera da eta pertsona bat zauritu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea