Gizartea -
Lapurreta bitxia
Iturri nuklearrak zeramatzan maleta bat lapurtu dute Bartzelonan
Segurtasun Kontseilu Nuklearrak ohar batean jakinarazi duenez, Ripollet-eko Vapor bailaran dagoen C-58 laborategitik lapurtu zuten maleta hori asteburuan zehar.
Erredakzioa
Dentsitatea eta hezetasuna neurtzeko tresnak zeramatzan maleta bat lapurtu dutela jakinarazi du Segurtasun Kontseilu Nuklearrak jakinarazi duenez. Barruan, intentsitate baxuko bi iturri nuklear daudela ohartarazi dute.
Elkarteak ohar batean adierazi duenez, Ripollet-eko Vapor bailaran dagoen C-58 laborategitik lapurtu zuten maleta hori.
Ekipoa osorik dagoen bitartean, ez dago arriskurik, iturri erradiaktiboak erabat itxita daudelako. Hala ere, maleta ez irekitzeko eskatu dio Kontseilu Nuklearrak topatzen duenari.
Horregatik, maleta aurkitzekotan Segurtasun Kontseilu Nuklearrari edo 112 zenbakiari deitzeko deia egin dute.
Maleta horia da, kutxa baten antzekoa. Poliziak ez du aurkitu maletaren arrastorik. Antza, obra bateko laborategi batean zegoenean lapurtu egin zuten, asteburuan.
Antzeko gertakaria izan zen 2008. urtean, Leganesen. Orduan ere maleta erradiaktibo bat lapurtu zuten, baina ondorengo egunean ekipoa agertu zuen.