Gizartea -
Gobernu Bilera
Hezkuntza Sailak irakaskuntzako 1.000 plaza onartuko ditu gaur
Ohar batean azaldu dutenez, euskal irakaskuntza publikoko lan-taldea 2006tik aldatu gabe zegoen: "17.342 lanpostu zituen, nahiz eta epe horretan ikasleen kopurua % 10 handitu den".
Erredakzioa
Euskal irakaskuntza publikoko plantila organikoa 1.000 plaza gehiagotan handituko du Jaurlaritzak asteartean egingo den Gobernu Bileran. Orotara 510 maisu-maistra plaza berri eta Bigarren hezkuntzako 490 plaza onartuko ditu Hezkuntza Sailak.
Ohar batean azaldu dutenez, euskal irakaskuntza publikoko plantilla 2006tik hona aldatu gabe zegoen: "17.342 lanpostu zituen, nahiz eta epe horretan ikasleen kopurua %10ean handitu den".
Urtero Hezkuntza sailak unibertsitatez besteko ikastetxeetako irakasle-lanpostuen zerrendak argitaratzen ditu, maisu-maistren eta Bigarren Hezkuntzako kidegoei dagokienez. Bihar Jaurlaritzak onartuko dituen lanpostuen zerrendetan 9.357 eta 8985 plaza ezarriko dira, hurrenez hurren.
Hezkuntza sailak Eusko Jaurlaritzari proposatutako gehikuntza hau CCOO Irakaskuntza eta FETE-UGT sindikatuekin sinatutako akordioaren ondorioa da.